MEJA MWANGI "Kariuki" in Basque



    "Watu", esan zuen. Hitz egitean beti hasten zen gu umilduz 'jendea'
    esan nahi duen hitz swahili hori erabi-liz. "Nere esnea lapurtu izan
    duzuenean, utzi egin di-zuet. Nere haragia lapurtu izan duzuenean ez
    diót kasu handirik egin. Zuen haurrek nere baratzetik fruituak lapurtu
    izan dituztenean, bihozbera izan naiz. Baina oraingo honetan,
    gehiegizkoa izan da zuen ausardia!".
           Ruin jauna oso altua zen, beste inor baino altuagoa. Hain zen
    altua, ezen atetik igarotzeko makurtu egin be-har zuen. Altua, zabala,
    eta oso indartsua zen. Haserral-di batean kontramaisua altxatu,
    ikuluaren ate baterantz bota eta lurra ikutu gabe beste ate batetik
    atera zuela esaten zuten. Izugarria zen. Bére ileak gari helduaren
    kolorea zeukan. Kontu handiz mozten zuen bére bibo-tea, eta bére
    begiak iluntasunean ikus dezaketen katu batenak bezalakoak ziren.
    Eskumuturraz mehatxatu ondoren, guregana zuzen-du zuen hatza eta
    bére zizpa ikusi arte inor ez zela írten-go agindu zigun. Éra horretan hitz
    eginez, enkanteak egiteko taulatuaren gainean jarrita, jangoiko baten
    ahotsa eta aginpidea zeuzkan.
           Hamahiru urte neuzkan. Esaten zuenaren erdia ez nuen ulertzen,
    baina bére hitz egiteko érák eta armatu-rik zeuden soldaduen
    presentziak bére asmoak, za-lantzarik gabe, serioak zirela adierazten
    zuten.
           Eguzkia ezkutatu arte égőn ginen hesian eserita. Ahots erlatsez
    egiten zuten negar haurrek gose eta ega-rriz. Emakumezkoak zorabiatu
    egiten ziren, eta gizo-nezkoek marmar egiten zuten, baina inork ez
    zekien zizpa non zegoen, ezta Mau-Mau deitzen ziren gizon haiek
    nortzuk ziren ere. Gizon horiek hiltzen eta jendea izutzen zeharkatzen
    zutela hegan herrialdea esaten zuen Ruin jaunak. Orduan ez nekien beti
    ahopean ai-patzen genituen jende hari buruz ári zela hitz egiten, an-du
    a mutiku -basoetako gizonak- deitzen genituenak, eta gogora ez
    ekartzen saiatzen ginenak.
           Seietan, azkenean, bipildutako gure herrira itzuli ahal izan ginen:
    hankaz gora jarri zuten dena solda-duek. Béren gordelekuetatik
    ateratako diru guztiak era-man zituzten.
    Nere aita, morroia, artzainak eta abereak eraisteaz arduratzen zirenak
    salbu, beste guztiak hilaren bukaeran egun hartako saririk ez zutela
    jaso konturatu ziren, ale-gia, hesi barruan igaro zuten Ián egun hartako
    diru saria.
           Haur batek ere ezin izan zuen eskolara joan. Eskola herriaren
    barruan zegoen. Galondoz estalitako buzti-nezko eraikuntza zen.
    Biharamunean, uniformez jantzi-ta eta goizean goiz, eskolara joateko
    bőst kilometroko bidearen zati handia korrika egin genuen. Zuzendariak
    bére bulegora joateko esan zigun. Hormaren kontra ila-dan jarrarazi eta
    bezperan eskolara zergatik ez ginen joan galdetu zigun.
           "1. informazioa" deitzen genion hura gogoratuko zigun. Maisuaren
    ziriak odola izozten zigun. Guztiok ezagutzen genuen bére gogortasuna
    zela eta. Soldadu zűrien razzia kontatu genion.
    -        Zer? -esan zuen-. Soldaduak zuen herrira ere jo-
    an dira orduan!
    -        Bai, jauna -erantzun genion berehala.
    -        Eta orduan, zer?
    Eta beste behin kontatu genion dena, eskolara ez joan izana hőbe tó
    desenkusa zezaketen xehetasun ba-tzuk gehituz. Bukatu genuenean,
    zuzendariak errepika-tu zuen:
    -        Eta orduan, zer?
    Orduan konturatu nintzen zer nolako estualdian geunden. Baita besteak
    ere, bat-batean inork ez bai-tzuen beste ezer esan.
    -        Hil egin ál zintuzten? -galdetu zuen zuzendariak.
    -        Ez, jauna -erantzun genion.
    -        Eta orduan, zer?
    Serioski ári nintzen pentsatzen leihotik salto egin eta eskolara inoiz ez
    itzultzea. Baina aitak akabatu egin-go ninduela, eta dena den, nere
    gorpua, uniformez jantzita eta garaiz, eskolara bidaliko zuela ere esaten
    nion nere buruari! Eta zuzendaria oraindik hortxe egon-go zen, nere
    zain.
    "Zárt!", zuzendariaren ziri ospetsuak, horrenbeste indarrez kolpatu
    zuen mahaia, ezen airean egin genuen guztiok salto.
    -        1. informazioa -esan zuen-. Hemen ere, Majen-
    gon, izan da razzia bat. Baina mutilak eskolara etorri di
    ra beti bezala, uniformez jantzita.

Basque
ISBN 84 8136 008 2

Hamahiru urte dauzka Kariukik eta Keniako
herrixka batean bizi da Mau-Mauak zapalkuntza
kolonial britainiarraren aurka altxatu diren
garaian.

Lagun berria egin du, Nigel, hamaika urleko
mutib, Kolonoa den bere aitonaren elxeia etoni
da IngaLaterratik oporrak igarotzera. EhiTa ela
arramza egiazko abenturak bilakatuko dira Nige!
ela Kariukirentzat.

Bere anaiari gutun bal eramateko agindu dioten
lagun kezkagarriak aurkitu ditu Kariukik
oihanean.

Bi lagunak ehiza egilen daudela, gizontxo txuria
desagertu egin da...
Kariuki
You need Java to see this applet.
(c) Copyright 2007 by HM Inc. + Meja Mwangi